EGIAZKO
ZAPOREAK

FEDE PACHA&Co proiektuan kalitatezko janariak, zaporedunak, gertukoak eta garaian garaikoak maite eta defendatzen ditugu. Inguruko ekoizle txikiak zaintzen ditugu, eta lagundu ere egiten diegu, gure lehengaia diren janari horiek hornitu ahal ditzaten. Eta gure chefen teknikaren eta maisutasunaren bidez, zentzuen gozamen bihurtzen ditugu, gastronomia osasungarria, jasangarria eta goxo-goxoa eskaintzeko.

JANARI OSASUNGARRIA ENPRESENTZAT, ZUZENDARI ETA BEZEROENTZAT, BAI ETA KULTUR GUNE ETA EKITALDIETARAKO ERE

Tokiko produktuarekin nazioarteko sukaldaritza egiten dugu. Horretarako, beharrezko esperientzia, teknika eta laguntzaile-sarea dugu, eta horrek guztiak leku eta une bakoitzean zerbitzu egokia ematea ziurtatzen du: Enpresako jantokiak eta zerbitzu pertsonalizatua zuzendari eta bezeroei, kultur gune eta ekitaldietan. Moldatu egiten gara era askotako lekuetan zerbitzu ezberdinak eskaintzeko. Proiektu aipagarriak: Diametro 200, Lurra Cafe…

ZAPOREA & ZINTZOTASUNA
PLATEREAN

Gure sukaldaritza jasangarriaren & gure filosofiaren bidez ahalik eta jende gehienaren gorputza & kontzientzia elikatu nahi ditugu. Lurra, ekoizleak, kontsumitzaileak eta janariak bateratzen dituen sistema berri bat errealitate bihurtu dugu, denontzat etorkizun justuagoa eta hobea eraikitzen lagunduz.

BERTAKO
JANARIAK

Lurrak eta itsasoak benetako janariak ematen dizkigute. Benetako jendeak, bere ofizioari erabat lotuta dagoen, eskuak zailduta dituen eta espiritu xumea duen jendeak landutako produktuak. Pertsona horiei esker, egunez egun errealitate bihurtzen dugu gure pasioa, benetako janarietan, aldatu gabe dauden eta onura guztiak dituzten janarietan, oinarritutako sukaldaritza. Gure altxorrak dira, eta zuk goza ditzazun mimatzen ditugu, errespetuz tratatuz eta, era horretara, gure ekoizleak ere errespetatuz.

Menu