TALDE-LANA,
ARRAKASTAREN GILTZA

FEDE PACHA&Co proiektua berez lantalde bat da. Eta familia handi horretan kide guztien arteko koordinazioa eta konexioa dira arrakastaren giltza. Pertsona guztiak (sukaldaria, ekoizlea, abeltzaina edo koordinatzailea) oinarrizko osagaiak dira gure egituran.

FEDE PACHA GOIKOETXEA

PROIEKTUAREN ZUZENDARIA ETA HEAD CHEF

Fede chefa, maisua, lankidea eta dibulgatzailea da. Slow Food filosofia errealitate bihurtzeko eta enpresaren eta kulturaren munduan txertatzeko gai den eredu bat inspiratu du eta zuzentzen du.

Errespetatzen duen eta atzetik jarraitzen dion lantalde bat sortu du, gertuko liderra baita, gizatiarra eta erreala, bizitza bera bezala. Ondo asko ezagutzen du sukaldaritza tradizionala, bai eta lehen sektorearen funtzionamendua eta produktua ere, eta esentzia apur bat ere galdu gabe etengabe berritzen eta aurrera egiten du.

Fedek luzaroko lana egiten du, denok dasta eta gozatu ahal izan dezagun guretzat, ekoizten dutenentzat eta planetarentzat ona den janaria.

• 2014 – gaur arte Diametro 200 jatetxeko eta Lurra Cafeko (Txillida Leku) koordinatzailea
• Euskal Gastronomiaren Akademiaren 2020 Sari Berezia
• 2013-2017 / 2000-2007 Luis Irizar Sukaldaritza Eskolako sukaldaritzako irakaslea

LUCHO CARRIÓN CASTRO

PROIEKTUAREN ETA LANTALDEAREN KOORDINATZAILEA ETA CHEF CONSULTANT

Bera Lucho da, buruargia, jakinmin handikoa eta buru-belarri FEDE PACHA&Co proiektua hazteari eta garatzeari ekin dion chefa. Venezuelan hazi zen, lurretik abiatutako gastronomiaren garapenean murgilduta, eta berarentzat, beraz, naturala da ingurune honetan moldatzea. Lantaldeko espiriturik internazionalena da, eta herrialde askotako jatetxeetan chef moduan egin duen bide luzeak eta Donostiako Luis Irizar eskolan irakasle izateak teknika eta ukitu multikultural hori ematen dizkiote, eta hori plus bat da proiektu honentzat. Hego Amerikan, Frantzia-Suitzan eta Espainian ibilia da, baina guztiz maiteminduta dago Donostiarekin eta euskal kulturarekin eta gastronomiarekin. Teknika, pindarra eta lantaldearekin batera garatzeko ideia onak ditu. Plater guztietako piperra da.

• Chefa Michelin Izarrak dituzten jatetxeetan > Akelarre, Arzak, Zuberoa eta Kokotxa.
• Chefa 5 izarreko hoteletan Luxury> Hotel Kempinsky (Suitza), Hotel Royal Evian (Frantzia), Hotel Hermitage (Frantzia).
• Jatetxeen kudeatzailea Bogotan (Kolonbia)> 7 Cabras, Bruto, La Contienda, La Guardia, Bandida eta Apache.

HENRY OCCELLI BAHLKE

TALDEAREN KOORDINATZAILEA ETA CHEF CONSULTANT

Henry, beste gauza guztien aurretik, bere ahalegin guztiak bere lana hobeto egitera eta proiektu bakoitza modu eraginkorrean kudeatzera bideratzen dituen pertsona da. Mexikarra da jaiotzez, eta bere erro euskaldun eta italiarren ondorioz zainetan darama gastronomia.

Chefa, irakaslea eta bere lantaldeen liderra da. Gaztea izan arren, eskarmentu handia du Euskadiko jatetxe askotan, eta urte asko daramatza Donostiako Luis Irizar eskolan irakasle-lanetan. Gaur egun Gastronomia Espazioen Diseinuan masterreko eskolak ere ematen ditu Arkitektura Fakultatean. Etengabeko bilakaeran murgilduta eta gastronomiarekin zerikusia duen berrikuntzaz eta garapenaz arduratuta, inoiz ez du alde batera uzten ingurumenarekiko eta produktu tradizional eta ekologikoarekiko kezka. Nekaezina, irmoa eta diziplinatua da, eta inoiz ez ditu geroko uzten berehala egin ditzakeen gauzak.

• Sukaldaria > Cambio de Tercio jatetxea (Londres, Ingalaterra), Londres Hotela, Artxandako Golf Klubeko jatetxea.
• Sukaldeburua > Azafrán jatetxea (New York, AEB).

Menu