ZER JAN,
HURA IZAN

Guk oso argi daukagu, eta gero eta jende gehiagok begiak zabaltzea lortu nahi dugu, argi ikus dezan ez dela nahikoa janari goxoak eta gustagarriak jatea; horrez gainera, janari jasangarriak, osasuntsuak eta gizartearentzat, ekoizleentzat eta planetarentzat bidezkoak direnak jan behar direla.

Horretarako, janari ona eta zintzoa, aldi berean, eskuragarria ere izatea eta jende gehiagorengana iristea lortu nahi dugu.

Horregatik zutitzen gara orain arte irabazia lehenetsi duen sistemaren aurrean.

BAT EGIN EZAZU ZEUK ERE JANARI ETIKOAREN IRAULTZAREKIN!

GURE SUKALDARITZA. JANARI ETIKOA.
EUSKADIKO ETA NAZIOARTEKO JANARI
TRADIZIONALA TOKIKO PRODUKTUEKIN.

Gure errezeten abiapuntua beti izaten dira belaunaldiz belaunaldi pasatzen diren oinarri sendoak dituzten teknikak erabiliz sortutako herri-errezetak, “su geldian egitea” errespetatuz eta ulertuz, eta beti gidatu izan gaituzten ideiak ondratuz:

BERTAKO ETA GARAIAN GARAIKO JANARIA, ETA, AHAL DELA, EKOLOGIKOA

Bertako produktuekin, gure plateretan kalitatea, osasuna eta freskotasuna bermatzeaz gainera, Euskadiko lehen sektorea garatzen laguntzen dugu. Laguntza horrekin baserritar txikiak sustatzen ditugu, eta, era horretara, ekoizteko modu tradizionalari eutsi diezaiokete, naturaren ziklo naturalak errespetatuz. Puntu-puntuan bildutako produktuak, prezio justuan, tokiko ekonomiari laguntzeko.

JANARIAREN GARRANTZIA

Gure menuak garaian garaiko produktuen arabera prestatzen ditugu. Horietako asko nekazaritza ekologikotik datoz, edo label zigilua dute. Sukaldean garaian garaiko produktuak erabiltzeak duen abantailetako bat horien propietate organoleptikoak puntu-puntuan egotea da. Eta maisutasunez prestatzen badira, janari goxo-goxoa izango dugu.

NATURAREKIKO ERRESPETUA

Gu janarira moldatzen gara, eta lehengai guztiak onartzen ditugu. Ez gara estetika hutsean geratzen. Barazki “itsusiekin” ere ondo asko goxatzen ditugu ahoak, garaian garaiko janarien berezko zaporearekin. Baztertu egiten ditugu era guztietako transgenikoak.

ARTIFIZIORIK GABE

Gure sukaldeetan janari bakar bat ere ez da apainduta sartzen; beti janari errealetan oinarritzen gara, eta alderdi guztietan, eta guztiak eta bakoitza errespetatzen ditugu manipulatzen ditugunean, modu horretara janari erreala eskaini ahal izateko. Tomateak tomate zaporea eta usaina ditu.

ARTISAU ERARA EGINA

Modu industrialean prozesatutako janariak baztertu eta artisau erara egindakoak erabiltzen ditugu. Era horretara, hasieratik bukaerara kontrolatzen dugu gurera jatera etortzen direnei eskaintzen dieguna. Saltxitxak, tomate-saltsa, bizkotxoak, pastak, ogia edo izozkiak dira geuk prestatzen ditugun jakietako batzuk. Gure sukaldariek etengabe aztertzen dute prozesuak nola gauzatu.

GIZARTE ERANTZUKIZUNA

FEDE PACHA&Co proiektuan lan egiten dugun guztiok familia bat, lantalde ona, osatzen dugu. Lan-baldintzak ongizate pertsonala eman ahal izateko daude pentsatuta. Gure abeltzainak eta nekazariak ere zaintzen ditugu, euren lanagatik bidezko prezioa ordainduz. Ondo asko ulertzen dugu zer-nolako ahalegina egin behar den artisau-tradizioari eusteko, eta horregatik baloratzen ditugu merezi duten bezala.

Menu